Atzo amets zoragarri bat eduki nuen. Tamalez, bakarrik hori izan zen, amets bat.
Ahalegin ugari egin ondoren eta klase asko eman eta gero dantzari on bat bihurtzea lortu nuen. Hiru urte neraman Estatu Batuetan bizitzen. Klaseak ematen nituen han eta diru ugari irabazten nuen. Diru horrekin etxe handi eta polit bat erosi ahal izan nuen: bi pisutakoa, igerileku handi batekin eta metro karratu askotako lurrekin. Festa ugari antolatzen nituen nire etxean. Arrakasta handia izaten zuten eta pertsona famatu ugari joaten ziren.
Egun batean nire klaseak ematen ari nintzen bitartean agente garrantzitsu bat nire klaseak ikustera etorri zen eta berehala beste herrialdeetan dantzatzeko aukera eman zidan. Urte batean, mundu osotik igaro ahal izan nuen dantzatzen.
Nire azken emanaldia Espainian izan zen, Bartzelonan hain zuzen ere. Ahalegin ugari jarri nituen dena ondo ateratzeko eta emanaldiak arrakasta izugarria izan zuen. Gainera, amaitzean konturatu nintzen nire familia eta nire lagunak nire emanaldia ikustera etorri zirela Bartzelonara. Oso pozik jarri nintzen eta beraiekin ospatzera joan nintzen.
Konturatu nintzenean klasea amaituta zegoen, eta irakaslea klasetik irteten ari zen. Nire klaseko lagunak esnatzeko esaten zidan. Historiako klasean lo geratu nintzen, dena amets bat izan zen. Ordu bakar batean nire ametsa egia bihurtu zela pentsatu nuen, zoritxarrez ez zen hori gertatu.