Ulermena
1.Paulo Berriozabalek sortu du bloga Japoniari buruzko beste ikuspegi bat emateko eta Euskal Herriarekin dituen desberdintasunak eta parekotasonak azaltzeko.
2.Paulok eta bere emazteak bere umea kultur artekoa izatea nahi zutelako, eta Bartzelonan lotura berezirik ez zutenez, Japoniara joatea erabaki zuten.
3.Bertako hizkuntza ikastea oso garrantzitsua izan da, arazorik ez izateko handik mugitu ahal izateko eta hango pertsonak ezagutu ahal izateko.
4. Niri ez litzaidake gustatuko Japonian bizitzea, nire lagunengandik eta familiarengandik oso urrun dagoelako.
Gaia eta laburpena
Gaia: Interneten bidez urruti dauden herrialdeak laster jartzen dira hartu-emanetan.
Laburpena: Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik urruti egon arren, irterneten bidez laster jartzen gara hango jendearekin eta ohiturekin hartu-emanetan. Paulo Berriozabal euskaldunak blog bat sortu du Japoniari buruzko beste ikuspegi bat emateko eta Euskal Heriarekin daukan parekotasunak eta desberdintasunak azaltzeko. Paulok duela urtebete Japoniara joatea erabaki zuen eta bere blogean azaltzen du hizkuntza jakitearen garrantzia, handik mugitu ahal izateko eta pertsonak ezagutu ahal izateko.
Moldatu esaldiak
1.Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik oso urruti daude, internetek,ordea, oso segundo gutxitan jartzen gaitu hango jendearekin harremanetan.
2.Bartzelonan ez zuten lotura berezirik,beraz, Japoniara joatea erabaki zuten.
3.Paulo Berriozabalek esan du hizkuntza ikastea izan dela zailena.
4.Atzerrian bizitzera ohituta dagoelako nahiko erraz moldatu da Japoniako bizimodura.
lunes, 4 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)