jueves, 23 de octubre de 2008

SUBPRIME HIPOTEKAK

Gaia

Subprime hipoteken ondorioak.


Laburpena

Subprime hipotekak Estatu Batuetan hasi ziren ematen ordaintzeko zailtasunak zituzten pertsonei, etxeen balorea asko igotzen ari zelako eta Estatu Batuetako ekonomia sendo zegoelako. Baina jendea ezin izan du diru hori itzuli eta bankuak diru gabe geratu dira. Horren ondorioz, merkatuan dirua falta da eta sistema finantzarioak krak egiteko arriskuan dago.

lunes, 20 de octubre de 2008

ARGUDIO TESTUA

Orain dela hogei urte gazte gehienek laster alde egiten zuten gurasoen etxetik. Gaur egun, berriz, hogeitamar urterekin edo gehiegorekin gazteak oraindik bere gurasoekin bizi dira.

Gai hau aztertzerakoan alde onak eta alde txarrak aurkitu ahal ditugu.

Izan ere, gurasoen etxean bizitzean ez duzu lan askorik egin behar. Gehienetan gurasoek janaria egiten dute eta etxera ailegatzean dena prest daukazu. Gainera ia etxeko lan guztiak beraiek egiten dituzte eta ez duzu denbora askorik eman behar etxea txukuntzen. Ez hori bakarrik, behar duzun bakoitzean gurasoek dirua ematen dizute, eguneroko beharrak betetzeko edo edozein nahiera asetzeko.

Bestalde, batzuen iritziz, gurasoen etxean bizitzeak bere alde txarrak ditu. Diotenez oso askatasun gutxi daukazu, beti daude kontrolatzen zein ordutan etortzen zaren eta horrek eztabaida ugari sortzen ditu. Era berean gurasoen etxean bizitzean muga batzuk jartzen dira eta ezin duzu nahi duzuna egin etxean. Adibidez, batzutan ezin duzu etxera zenbait lagun eraman.

Aurreko guztia laburbilduz gurasoekin bizitzeak bere alde onak eta txarrak dituela ikusi dugu. Dudarik gabe, gurasoen etxean oso eroso bizi arren nire ustez oso garrantzitsua da askatasuna edukitzea. Argi dago nahiz eta independizatzea gogorra izan heldua eta arduratsua izaten laguntzen dizu.

domingo, 5 de octubre de 2008

LAGUN ARTEKO GUTUNA



Murtzian, 2008ko Urriaren 5ean

Kaixo Maria!

Esan nizun bezala eskutitz hau bidaltzen dizut nola pasatzen ari naizen nire oporretan kontatzeko.
Hemendik bi astera Bilbon egongo naiz zurekin. Gogo handiak dauzkat gure lagunak ikusteko, baina oso ondo pasatzen ari naiz hemen.
Lagun asko egin nituen oso azkar! Nire auzoan bizi dira gehienak eta egunero joaten naiz haiekin.
Goizero hondartzara joaten gara bainu bat hartzera. Han egoten gara bazkalordurarte, mutilak futbolean jolasten esta neskak kartetan.
Astean birritan igerilekura joaten dira nire lagunak egun osoa pasatzera. Niri ez zait batere gustatzen igerilekua eta astean behin bakarrik joaten naiz.
Eta gauero diskoteketara joaten gara atsegin dugun musika entzuteko eta dantzatzeko, eta noski apur bat edateko!
Primeran pasatzen dut Murtziako koadrilakoekin hemen!
Egunero joaten naizen hondartzeko argazki polit bat bidaltzen dizut!
Zure erantzunaren zain geratzen naiz.


Joana