Orain dela hogei urte gazte gehienek laster alde egiten zuten gurasoen etxetik. Gaur egun, berriz, hogeitamar urterekin edo gehiegorekin gazteak oraindik bere gurasoekin bizi dira.
Gai hau aztertzerakoan alde onak eta alde txarrak aurkitu ahal ditugu.
Izan ere, gurasoen etxean bizitzean ez duzu lan askorik egin behar. Gehienetan gurasoek janaria egiten dute eta etxera ailegatzean dena prest daukazu. Gainera ia etxeko lan guztiak beraiek egiten dituzte eta ez duzu denbora askorik eman behar etxea txukuntzen. Ez hori bakarrik, behar duzun bakoitzean gurasoek dirua ematen dizute, eguneroko beharrak betetzeko edo edozein nahiera asetzeko.
Bestalde, batzuen iritziz, gurasoen etxean bizitzeak bere alde txarrak ditu. Diotenez oso askatasun gutxi daukazu, beti daude kontrolatzen zein ordutan etortzen zaren eta horrek eztabaida ugari sortzen ditu. Era berean gurasoen etxean bizitzean muga batzuk jartzen dira eta ezin duzu nahi duzuna egin etxean. Adibidez, batzutan ezin duzu etxera zenbait lagun eraman.
Aurreko guztia laburbilduz gurasoekin bizitzeak bere alde onak eta txarrak dituela ikusi dugu. Dudarik gabe, gurasoen etxean oso eroso bizi arren nire ustez oso garrantzitsua da askatasuna edukitzea. Argi dago nahiz eta independizatzea gogorra izan heldua eta arduratsua izaten laguntzen dizu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario