martes, 13 de enero de 2009

FAMILIA TXIRO BATI LOTERIA TOKATU ZAIO

Pasaden astean, Bilboko auzo txiki batean, familia txiro bat loteriarekin 2 milioi euro irabazi zuen. Jose Antonio langabezian dago eta diru arazo ugari izaten ditu egunero, baina erosketak egin eta gero etxerako bidean gabonetako dezimo bat erostea erabaki zuen. Jose Antoniok eta bere familiak esan dutenez: "dena amets bat dirudi", gaurtik aurrera ez dute izango diru arazorik eta bere etxeko akura ordaindu ahal izango dute.

jueves, 8 de enero de 2009

NORAINO/NORENGANAINO (MUGA-ADLATIBOA)

Noraino



Kasu marka: -raino

Mugagabea:-(e)taraino

Singularra: -(e)raino

Plurala: -etaraino





Erabilera:



1. Normalean, kasu hau lekua adierazteko erabiltzen da. Bestalde, helmuga edo amaiera adierazten du, baina NORA kasuak baino markatuagoa. Adibidez:

SukaldeRAINO sartu da. (sukaldea azken muga dela azpimarratu nahi du)
SukaldeRA sartu da. (sukaldea da azken muga)

2. Intentsitatea adierazteko erabiltzen da. Adibidez:

Ez dakigu zenbateRAINOko indarra daukan!

- Zenbaitetan NORAINO eta NOIZ ARTE nahastu ohi dira. Baina NORAINO kasua lekua adierazten du eta NOIZ ARTE denbora.

MUGATUA

MUGAGABEA

SINGULARRA

PLURALA

-(e)RAINO

-ETARAINO

-(e)TARAINO

-(e)RAINO

MutilERAINO

SemeRAINO

NeskaRAINO

MutilETARAINO

SemeETARAINO

NeskETARAINO

MutilETARAINO

SemeTARAINO

NeskETARAINO

GALDETZAILEAK

ERAKUSLEAK

LEKU-ADITZONDOAK

Noraino

Zertaraino

Zeinetaraino

Zeintzuetaraino

Zenbate(ta)raino

Honetaraino

Horretaraino

Hartaraino

Hauetaraino

Horietaraino

Hietaraino

Honaino

Horraino

Haraino





Norenganaino

Kasu marka: -ganaino

Mugagabea: -(r)renganaino

Singularra: -a(ren)ganaino

Plurala: -enganaino

Erabilera:

1. NORAINO kasuaren baliokidea da, baina hau bizidunekin erabiltzen da. Adibidez:

NORENGANAINO joan da? AmaRENGANAINO heldu da.

- Batzutan, singularrean, izenordainetan eta izen berezietan NOREN kasu-marka ezabatu egiten da. Adibidez:

ZuREGANAINO - ZuGANAINO

MUGATUA

MUGAGABEA

SINGULARRA

PLURALA

-A(REN)GANAINO

-ENGANAINO

-(r)ENGANAINO

MutilA(REN)GANAINO

SemeA(REN)GANAINO

NeskA(REN)GANAINO

MutilENGANAINO

SemeENGANAINO

NeskENGANAINO

MutilENGANAINO

SemeRENGANAINO

NeskaRENGANAINO

GALDETZAILEAK

ERAKUSLEAK

PERTSONA-IZENORDAINA

No(ren)ganaino

Nortzu(en)ganaino

Zeinenganaino

Zeintzuenganaino

Zenbatenganaino

Honenganaino

Horrenganaino

Harenganaino

Hauenganaino

Horienganaino

Haienganaino

Ni(re)ganaino

Hi(re)ganaino

Harenganaino

Gu(re)ganaino

Zu(re)ganaino

Zuenganaino

Haienganaino