jueves, 8 de enero de 2009

NORAINO/NORENGANAINO (MUGA-ADLATIBOA)

Noraino



Kasu marka: -raino

Mugagabea:-(e)taraino

Singularra: -(e)raino

Plurala: -etaraino





Erabilera:



1. Normalean, kasu hau lekua adierazteko erabiltzen da. Bestalde, helmuga edo amaiera adierazten du, baina NORA kasuak baino markatuagoa. Adibidez:

SukaldeRAINO sartu da. (sukaldea azken muga dela azpimarratu nahi du)
SukaldeRA sartu da. (sukaldea da azken muga)

2. Intentsitatea adierazteko erabiltzen da. Adibidez:

Ez dakigu zenbateRAINOko indarra daukan!

- Zenbaitetan NORAINO eta NOIZ ARTE nahastu ohi dira. Baina NORAINO kasua lekua adierazten du eta NOIZ ARTE denbora.

MUGATUA

MUGAGABEA

SINGULARRA

PLURALA

-(e)RAINO

-ETARAINO

-(e)TARAINO

-(e)RAINO

MutilERAINO

SemeRAINO

NeskaRAINO

MutilETARAINO

SemeETARAINO

NeskETARAINO

MutilETARAINO

SemeTARAINO

NeskETARAINO

GALDETZAILEAK

ERAKUSLEAK

LEKU-ADITZONDOAK

Noraino

Zertaraino

Zeinetaraino

Zeintzuetaraino

Zenbate(ta)raino

Honetaraino

Horretaraino

Hartaraino

Hauetaraino

Horietaraino

Hietaraino

Honaino

Horraino

Haraino





Norenganaino

Kasu marka: -ganaino

Mugagabea: -(r)renganaino

Singularra: -a(ren)ganaino

Plurala: -enganaino

Erabilera:

1. NORAINO kasuaren baliokidea da, baina hau bizidunekin erabiltzen da. Adibidez:

NORENGANAINO joan da? AmaRENGANAINO heldu da.

- Batzutan, singularrean, izenordainetan eta izen berezietan NOREN kasu-marka ezabatu egiten da. Adibidez:

ZuREGANAINO - ZuGANAINO

MUGATUA

MUGAGABEA

SINGULARRA

PLURALA

-A(REN)GANAINO

-ENGANAINO

-(r)ENGANAINO

MutilA(REN)GANAINO

SemeA(REN)GANAINO

NeskA(REN)GANAINO

MutilENGANAINO

SemeENGANAINO

NeskENGANAINO

MutilENGANAINO

SemeRENGANAINO

NeskaRENGANAINO

GALDETZAILEAK

ERAKUSLEAK

PERTSONA-IZENORDAINA

No(ren)ganaino

Nortzu(en)ganaino

Zeinenganaino

Zeintzuenganaino

Zenbatenganaino

Honenganaino

Horrenganaino

Harenganaino

Hauenganaino

Horienganaino

Haienganaino

Ni(re)ganaino

Hi(re)ganaino

Harenganaino

Gu(re)ganaino

Zu(re)ganaino

Zuenganaino

Haienganaino

No hay comentarios: