Ulermena
1- Gure eguneroko bizitzako estutasunei oreka osasuntsu bat ematen duelako.
2- Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude: muskular progresiboa, pasiboa, bistaratzea... Eta psikologiatik kanpo: yoga, taichi...
3- Testuan aipatzen direnetatik 2º teknika oso interesgarria iruditu zait.
4- Irmotasuna da tenkika baino garrantzitsuagoa.
Gaia eta laburpena
Gaia: Erlaxazio teknikak.
Laburpena: Gaur egun, erlaxazioa oso garrantzitsua da. Hori lantzeko teknika ugari garatu dira, adibidez, muskular progresiboa edo yoga. Baina teknika baino garrantzitsuagoa den zerbait dago: irmotasuna. Erlaxazio teknikak oso errazak dira: lehenengoan, begiak izten dira, airea suabe-suabe hartzen da eta ahotik poliki botatzen da. Bigarrenean, begiak izten dira eta imajinazioa erabiltzen da. Erlazazioa asko laguntzen du antsietate kasuetan eta fobiak lantzeko.
Moldatu esaldiak
1- Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude, esate baterako, pasiboa, muskular progresiboa, bistaratzea edo yoga.
2- Erlaxazioak asko laguntzen du antsietate kasuetan, beraz, asko erabiltzen da fobiak edo beldurrak lantzeko.
3- Estresak gaixotu egiten gaitu, erlaxazioak,ordea, sendatu.
4- Non-nahi praktikatu dezakegu erlaxazioa,jakina, horretarako erlaxazio teknikak ezagutu behar dira.
Idazlana
Gaur egun, jende asko mendi artean dauden herri txikietara joaten da erlaxatzeko. Herri lasai horietan ez dago ia jenderik eta oso erraza da erlaxatzea.
Ni Nafarroako herri txiki batera joaten naiz uztailetan. Herri hori oso leku aproposa da erlaxazio teknikak egiteko. Han egoten naizen bakoitzean asko gustatzen zait egunero erlaxazio teknika zoragarri bat egitea. Oso teknika sinplea da: lehenik aulki eroso batean esertzen naiz eta begiak izten ditut. Gero, arnasa poliki- poliki eta sakonki hartzen eta botatzen dut. Azkenik, pentsamendu guztiak burutik botatzen ditut eta arazoak ahazten saiatzen naiz. Hori egin eta gero, naturako soinu guztiak argi entzun ahal izaten ditut: txorien kanta, haizeak mugitzen dituen hostoen soinua, hurbil dagoen errekaren ura, edozeian animalien soinua... Teknika hau egiten 20 minutu egoten naiz eta oso erlaxatuta geratzea lortzen dut.
Teknika hau gauez egiten badut begiak irekita uzten ditut izarrak ikusi ahal izateko. Herrian ez dago kutsadurarik Bilbon bezala, eta zerua izarrez beteta egoten da gau guztietan. Gau askotan 15 minutu geratzen naiz ikuspegi polit hori begiratzen.
Oso osasuntsua eta erabilgarria da teknika hau momentu batez arazo guztiak ahazteko eta naturako soinuak entzun ahal izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario