jueves, 4 de diciembre de 2008

BIZI - ITXAROPENA

Ulermena

a) Artikuluaren gaia demografia da, bizi itxaropenaren mugak.

b) Ez, betikotasunetik urrun gaudela esaten dute Oeppenek eta Vaupelek.

c) Eragin handia du agintarien erabakietan, hainbat behar sozial aurreikusteko.

d) Japonian dute bizi-itxaropen handiena, 85 urtekoa hain zuzen ere.

e) Estatu Batuetako Gizarte Segurantzak 83,9 urteko bizi-itxaropena dauka aurrekusita.


Gaia

Bizi itxaropenaren gorakada.




Laburpena

Jim Oeppen eta James W. Vaupel ikertzaileek Science aldizkarian argitaratu zuten demografiari buruzko artikulu bat, bizi-itxaropena mugara iristen ari al den ala ez. Beraien ustez muga egongo da, baina badirudi bizi-itxaropena ez dela ari mugara hurbiltzen. Gainera, 2070ean emakumeen bizi-itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo dela kalkulatzen dute, gaur egungo joerak jarraitzen badira.


Moldatu esaldiak


a) Jim Oeppen eta James W. Vaupel ikertzaileek beren artikuluan galdetu zuten ea bizi-itxaropena mugara iristen ari den.

b) Dirudienez bizi-itxaropena ez da ari mugara hurbiltzen.

c) Gaur egun joera jarraitzen bada Ameriketako Estatu Batuetako emakumeen itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo da 2070ean.

Idazlana

Orain dela urte asko bizi itxaropena, gutxi gorabehera, 50 urtekoa zen. Gaur egun, bestalde, bizi itxaropena 80 urte baino gehiagokoa da.

Bizi itxaropenaren gorakada izugarri hori faktore askoren erruarengatik gertatu da. Faktore horretako bat medikuntza da, honek garapen handia izan du azken urtetan. Gero eta teknologia eta sendagai hobeagoak erabiltzen dira, eta horren ondorioz, gizartearen bizi itxaropena igo da. Beraz, pertsona zaharrak gero eta ugariagoak dira.

Hala ere, leku guztietan ez da gertatu bizi itxaropen honen gorakada handia. Hirugarren munduan ez dute euki sorte hori. Ez dute izan ia garapenik urte askotan eta jende gehiena gaixotasun askorengatik hiltzen da. Oso egoera txarrean bizi dira gehienak: ez dute janari ugaririk eta garbitasunik gabe bizi dira. Gainera, gehienek ez daukate dirurik eta medikuntza arloa oso urria da. Hirugarren munduan, bestalde, kontrakoa gertatzen da, eta bizi itxaropena ia bikoitza da.

Bizi itxaropenaren gorakada horrek ondorioak izan ditu. Adibidez, pentsioaren arazoa. Bizi itxaropena igo denez , gero eta pertsona zahar askori eta gero eta urte gehiago ordaindu behar diete pentsioa. Horren ondorioz, pentsioaren arloak gero eta diru gehiago behar du eta hori ez da erraza.

Nire ustez, ondorioak izan arren, oso garrantzitsua eta onuragarria da gizarterako bizi itxaropenaren gorakada hau.

No hay comentarios: