jueves, 19 de febrero de 2009

EUTANASIA

Pasaden astean, hamazazpi urte koman zeramatzan emakumea hil zen. Nire ustez, erabaki hoberena hartu zuen bere aitak, zeren oso penagarria da bere alaba koman ikustea hamazazpi urtez. Egoera horretan ez zeukan aukerarik komatik atera ahal izateko eta triste izan arren, hoberena zen bere familiarentzat gehiago ez sufritzeko.
Horrelako egoeran egongo banu, zunda bidezko elikadura eta hi­dratazioa kentzea nahiko nuke. Oso tristea da, baina hamazazpi urte pasa eta gero ez dago aukerarik esnatu ahal izateko eta nire familia eta lagunak ez sufritzeko hoberena zunda kentzea da.
Aurreko guztia laburbilduz, nire ustez, Gobernuak eutanasia legeztatu beharko luke bakoitzak bizitzeko eta hiltzeko eskubidea izateko.

No hay comentarios: