jueves, 5 de marzo de 2009

AKUPUNTURA BIZKARREKO MINAREN AURKA

Ulermena

1. Akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.

2. Akupunturaren abantailak albo-ondorio eta kontradikazio gutxi dituela dira.

3. Akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan zituzten.

4.Orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaixoari, qi puntuetan, hain zuzen ere.

Gaia

Akupunturaren abantailak bizkarreko minari aurre egiteko.


Laburpena

Ikerketa handi baten arabera, akupunturaren orratzak eraginkorragoak dira farmako konbentzionalak baino. Akupunturak aukera teraupetiko eraginkorra eta egokia eskaintzen die medikuei bizkarreko minaren aurka, albo-ondorio eta kontradizio gutxi ditu eta.Akupunturan orratzak puntu jakinetan jartzen dira baina akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan zituzten. Horregatik, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren mekanismoa.

Moldatu esaldiak

a) Ikerketaren ondorio nagusia da akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.

b) Emaitzak hain izan dira onak, ezen zientzialariak harritu baitira.

c) Ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa, akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan zituztelako.

d) Ezin uka daiteke orratzen eraginkortasuna bizkarreko mina kentzeko.

Idazlana

Gaur egun, terapia konbentzionalez gain terapia alternatiboak ere erabiltzen dira bizkarreko mina kendu ahal izateko.
Terapia konbentzionalen alde ona edonork erabili ahal duela da. Medikura joan behar duzu eta berak farmako egokia ematen dizu bizkarreko mina kentzeko. Baina, gaur egun, jendeak ez du hainbeste erabiltzen terapia hau, bizkarreko mina kentzeko denbora ugari pasatu behar delako eta, horren ondorioz, nahiago du terapia alternatiboa erabili.
Terapia alternatiboa aurrerapen izugarria izan du denbora honetan eta jendeak teknika hau asko erabiltzen hasi du. Oso metodo erraza da: orratzak bizkarreko puntu jakinetan jartzen zaizkio gaixoari mina kentzeko. Metodo hau konbentzionalak baino eraginkorragoa da. Baina akupunturak bere alde txarrak ere baditu, terapia alternatiboak baino askoz garestiagoa da.
Aurreko guztia laburbilduz, bi terapia hauek bere alde onak eta alde txarrak izan arren, nire ustez, hobeagoa da akupuntura erabiltzea, bere emaitzak oso onak direlako.

No hay comentarios: