Gaur egun, teknologia berriek aukera ugari eskaintzen digute, gure bizitza errazagoa egiteko. Adibidez, gaur egun, interneten bidez gauza ugari egin daitezke: Nahi duzun pertsonarekin komunikatu, edozein informazio bilatu eta janaria erostea ere.
Nik gehien erabiltzen ditudan teknologia berriak mugikorra eta ordenagailua dira. Mugikorrak gero eta garatuagoak egiten dituzte, eta gaur egun ez dute balio bakarrik deiak egiteko eta mezuak bidaltzeko, musika entzun dezakezu, argazki onak atera dezakezu eta interneten sartu dezakezu. Ordenagailua ere asko erabiltzen dut egunean zehar. Ordenagailuaren bidez lanak egin dezaket, nire lagunekin hitz egin dezaket, eta Interneten bidez, bideo ugari ikus dezaket eta informazio ugari bilatu dezaket.
Mundu eta harreman birtualak abantaila eta arrisku ugari ditu. Mundu birtualen bidez pertsona ugari ezagu dezakezu eta denbora pasa ona da aspertzen zarenerako. Baina mundu birtualak bere arriskuak ere baditu, gehienetan ez dakizu norekin hitz egiten ari zaren eta pertsona batzuk mundu honetan harrapatzen dira.
Nire ustez, teknologia berriak onak dira ondo erabiltzen badituzu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario