1. Mathaler 1994ko martxoaren 12an Suitzan hasi zuen bere bidaia, eta 2001ko ekainean amaitu zuen.
2. Afrikara joan baino lehen Ushuaian egon zen 1999ko martxoan.
3. Bere bidaietan bizikletaz garraiatzen zuen eta jendeak ematen zion ostatua.
4. Jendeari buruz ere hitz egin behar duela eta ez bakarrik egin dituen kilometroez.
Gaia eta laburpena
Gaia: Calude Marthaleren bidaia.
Laburpena: Calude Marthaler bizikletazale suitzarra da. Marthalerrek zazpi urte eman zituen Europa, Asia, Amerika eta Afrika zeharkatzen. Bere bidaia 1994ko martxoaren 12an hasi zuen Suitzan, eta bere lahenengo asmoa Asiara joatea zen. Geroago, Amerikara joan zen, eta 1999an Asiara. Azkenik, bere bidaia 2001eko ekainean amaitu zuen, Suitzan.
Bidai honetan jendeak gauza asko eman zizkion Marthalerri: janaria, ostatua... Marthalerren ustez, zazpi urte bizikleta gainean eman eta gero ezin duzu bakarrik kilometroez hitz egin.
Moldatu esaldiak
1. Marthalerrek bufaloaren itxura zuen, beraz, tibetarrek jak izena eman zioten.
2. Bizikletaz mugitzen zen, hala ere, lau kontinente zeharkatu zituen.
3. Alaskara joan zen, halaber, Lurmutur Hirira ere joan zen.
4. Jendeak gauza asko eman zizkion, berak jendeari,ordea, jaso zuenaren zati txiki bat baino ez zion eman.
Idazlana
Calude Marthler, bizikletazale suitzarra, zazpi urte eman zituen mundu osoa zeharkatzen bere bizikletarekin. Bidai hau izugarria iruditzen zait bidaiatzea asko gustatzen zaidalako. Asko gustatuko litzaidake Marthalerrek joan den leku guzti horietara joatea, baina nire gustuko bidaia Ameriketako herrialde guztietara joatea da.
Oraintxe bertan maletak egingo nituzke eta hegazkin bat hartuko nuke bidai luze bat egiteko nire lagunekin Amerikaraino. Lehenengo, Mexikora joango ginateke hango hondartzak eta paisaiak zoragarriak direlako. Gainera, Mexikon kultura Mayako hainbat leku arkeologiko garrantzitsu daude. Ondoren, Amerikako Estatu Batuetara joango ginateke eta hango herrialde guztietan egongo ginateke: Nueva York, Los Angeles... Hango herrialdeak ikaragarriak dira: hainbat eraikin altuak dituzte eta oso herrialde handiak dira. Amaitzeko, Nevadara joango ginateke, hain zuzen ere, Las Vegasera. Han gau osoa emango ginateke jokatzen eta edaten. Nevada eta gero, Amerikako edozein herrialdera joango ginateke, adibidez, Canada edo Cuba.
Bidai hau izugarria izan arren, diru mordo bahar da herrialde guzti horietara joan ahal izateko. Gainera, dena bisitatzeko egun asko behar dira eta horretarako garraio ugari, egun askotako janaria eta aste batzuetarako ostatu behar dira. Hamar urte barru, bidai hau egingo dut nire lagunekin, bakoitzak bere lana eukiko du eta hilabetero diru pixka bat aurreztatuko dugu Amerikako leku guztietara joateko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario