domingo, 28 de diciembre de 2008

BEHARREZKO DEN OHITURA

Ulermena



1- Gure eguneroko bizitzako estutasunei oreka osasuntsu bat ematen duelako.



2- Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude: muskular progresiboa, pasiboa, bistaratzea... Eta psikologiatik kanpo: yoga, taichi...



3- Testuan aipatzen direnetatik 2º teknika oso interesgarria iruditu zait.



4- Irmotasuna da tenkika baino garrantzitsuagoa.





Gaia eta laburpena



Gaia: Erlaxazio teknikak.



Laburpena: Gaur egun, erlaxazioa oso garrantzitsua da. Hori lantzeko teknika ugari garatu dira, adibidez, muskular progresiboa edo yoga. Baina teknika baino garrantzitsuagoa den zerbait dago: irmotasuna. Erlaxazio teknikak oso errazak dira: lehenengoan, begiak izten dira, airea suabe-suabe hartzen da eta ahotik poliki botatzen da. Bigarrenean, begiak izten dira eta imajinazioa erabiltzen da. Erlazazioa asko laguntzen du antsietate kasuetan eta fobiak lantzeko.





Moldatu esaldiak



1- Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude, esate baterako, pasiboa, muskular progresiboa, bistaratzea edo yoga.



2- Erlaxazioak asko laguntzen du antsietate kasuetan, beraz, asko erabiltzen da fobiak edo beldurrak lantzeko.



3- Estresak gaixotu egiten gaitu, erlaxazioak,ordea, sendatu.



4- Non-nahi praktikatu dezakegu erlaxazioa,jakina, horretarako erlaxazio teknikak ezagutu behar dira.





Idazlana

Gaur egun, jende asko mendi artean dauden herri txikietara joaten da erlaxatzeko. Herri lasai horietan ez dago ia jenderik eta oso erraza da erlaxatzea.
Ni Nafarroako herri txiki batera joaten naiz uztailetan. Herri hori oso leku aproposa da erlaxazio teknikak egiteko. Han egoten naizen bakoitzean asko gustatzen zait egunero erlaxazio teknika zoragarri bat egitea. Oso teknika sinplea da: lehenik aulki eroso batean esertzen naiz eta begiak izten ditut. Gero, arnasa poliki- poliki eta sakonki hartzen eta botatzen dut. Azkenik, pentsamendu guztiak burutik botatzen ditut eta arazoak ahazten saiatzen naiz. Hori egin eta gero, naturako soinu guztiak argi entzun ahal izaten ditut: txorien kanta, haizeak mugitzen dituen hostoen soinua, hurbil dagoen errekaren ura, edozeian animalien soinua... Teknika hau egiten 20 minutu egoten naiz eta oso erlaxatuta geratzea lortzen dut.
Teknika hau gauez egiten badut begiak irekita uzten ditut izarrak ikusi ahal izateko. Herrian ez dago kutsadurarik Bilbon bezala, eta zerua izarrez beteta egoten da gau guztietan. Gau askotan 15 minutu geratzen naiz ikuspegi polit hori begiratzen.
Oso osasuntsua eta erabilgarria da teknika hau momentu batez arazo guztiak ahazteko eta naturako soinuak entzun ahal izateko.

domingo, 21 de diciembre de 2008

jueves, 4 de diciembre de 2008

BIZI - ITXAROPENA

Ulermena

a) Artikuluaren gaia demografia da, bizi itxaropenaren mugak.

b) Ez, betikotasunetik urrun gaudela esaten dute Oeppenek eta Vaupelek.

c) Eragin handia du agintarien erabakietan, hainbat behar sozial aurreikusteko.

d) Japonian dute bizi-itxaropen handiena, 85 urtekoa hain zuzen ere.

e) Estatu Batuetako Gizarte Segurantzak 83,9 urteko bizi-itxaropena dauka aurrekusita.


Gaia

Bizi itxaropenaren gorakada.




Laburpena

Jim Oeppen eta James W. Vaupel ikertzaileek Science aldizkarian argitaratu zuten demografiari buruzko artikulu bat, bizi-itxaropena mugara iristen ari al den ala ez. Beraien ustez muga egongo da, baina badirudi bizi-itxaropena ez dela ari mugara hurbiltzen. Gainera, 2070ean emakumeen bizi-itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo dela kalkulatzen dute, gaur egungo joerak jarraitzen badira.


Moldatu esaldiak


a) Jim Oeppen eta James W. Vaupel ikertzaileek beren artikuluan galdetu zuten ea bizi-itxaropena mugara iristen ari den.

b) Dirudienez bizi-itxaropena ez da ari mugara hurbiltzen.

c) Gaur egun joera jarraitzen bada Ameriketako Estatu Batuetako emakumeen itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo da 2070ean.

Idazlana

Orain dela urte asko bizi itxaropena, gutxi gorabehera, 50 urtekoa zen. Gaur egun, bestalde, bizi itxaropena 80 urte baino gehiagokoa da.

Bizi itxaropenaren gorakada izugarri hori faktore askoren erruarengatik gertatu da. Faktore horretako bat medikuntza da, honek garapen handia izan du azken urtetan. Gero eta teknologia eta sendagai hobeagoak erabiltzen dira, eta horren ondorioz, gizartearen bizi itxaropena igo da. Beraz, pertsona zaharrak gero eta ugariagoak dira.

Hala ere, leku guztietan ez da gertatu bizi itxaropen honen gorakada handia. Hirugarren munduan ez dute euki sorte hori. Ez dute izan ia garapenik urte askotan eta jende gehiena gaixotasun askorengatik hiltzen da. Oso egoera txarrean bizi dira gehienak: ez dute janari ugaririk eta garbitasunik gabe bizi dira. Gainera, gehienek ez daukate dirurik eta medikuntza arloa oso urria da. Hirugarren munduan, bestalde, kontrakoa gertatzen da, eta bizi itxaropena ia bikoitza da.

Bizi itxaropenaren gorakada horrek ondorioak izan ditu. Adibidez, pentsioaren arazoa. Bizi itxaropena igo denez , gero eta pertsona zahar askori eta gero eta urte gehiago ordaindu behar diete pentsioa. Horren ondorioz, pentsioaren arloak gero eta diru gehiago behar du eta hori ez da erraza.

Nire ustez, ondorioak izan arren, oso garrantzitsua eta onuragarria da gizarterako bizi itxaropenaren gorakada hau.

domingo, 30 de noviembre de 2008

VIDEOA

Jakarta - One Desire

lunes, 24 de noviembre de 2008

NIRE AMETSA

Atzo amets zoragarri bat eduki nuen. Tamalez, bakarrik hori izan zen, amets bat.
Ahalegin ugari egin ondoren eta klase asko eman eta gero dantzari on bat bihurtzea lortu nuen. Hiru urte neraman Estatu Batuetan bizitzen. Klaseak ematen nituen han eta diru ugari irabazten nuen. Diru horrekin etxe handi eta polit bat erosi ahal izan nuen: bi pisutakoa, igerileku handi batekin eta metro karratu askotako lurrekin. Festa ugari antolatzen nituen nire etxean. Arrakasta handia izaten zuten eta pertsona famatu ugari joaten ziren.
Egun batean nire klaseak ematen ari nintzen bitartean agente garrantzitsu bat nire klaseak ikustera etorri zen eta berehala beste herrialdeetan dantzatzeko aukera eman zidan. Urte batean, mundu osotik igaro ahal izan nuen dantzatzen.
Nire azken emanaldia Espainian izan zen, Bartzelonan hain zuzen ere. Ahalegin ugari jarri nituen dena ondo ateratzeko eta emanaldiak arrakasta izugarria izan zuen. Gainera, amaitzean konturatu nintzen nire familia eta nire lagunak nire emanaldia ikustera etorri zirela Bartzelonara. Oso pozik jarri nintzen eta beraiekin ospatzera joan nintzen.
Konturatu nintzenean klasea amaituta zegoen, eta irakaslea klasetik irteten ari zen. Nire klaseko lagunak esnatzeko esaten zidan. Historiako klasean lo geratu nintzen, dena amets bat izan zen. Ordu bakar batean nire ametsa egia bihurtu zela pentsatu nuen, zoritxarrez ez zen hori gertatu.

sábado, 22 de noviembre de 2008

IKAROREN AMETSA BETETZEN

Ulermena


1- Ez, jausgailuarekin hegazkin batetik egiten da jauzi.

2- Delta hegoa da abiadura handiagoa lortzen duena.

3- Eguraldiak zerikusi handia duelako parapentearekin, haizea aldatzearen edo indartzearen zain egon behar izaten zara.

4- Bai, teknika ez da oso zaila, baina haize-lasterrei eta haizearen norabideari aprobetzatzen eta kontrolatzen jakiteko denbora gehiago behar da.


Gaia eta laburpena


Gaia: Hegaldiaren sentsazio handiena sortzen duten 3 modalitateak.

Laburpena: Hegan egiteko aparatu ugari dauzkagu. Baina horiekin ez dugu hegaldiaren sentsazio biziena lortzen. Horretarako jausgailu, delta hego eta parapentea erabiltzen ditugu.
Hiruren artean antzekotasun eta desberdintasun ugari daude. Adibidez hiruretan ia bizkar hutsean zoaz. Baina jausgailuarekin hegazkin batetik egiten da jauzi eta beste biekin lurretik aireratzen zara. Gainera parapentea praktikatzeko pazientzia handia behar da, eguraldiak zerikusi handia du. Aldiz teknika ez da oso zaila.


Moldatu esaldiak


1 - Ekipo oso batek 2000 euro inguru balio ditu, dena den, ekipo osoa aloka daiteke.

2- Batistek esan digo pilotu autonomoa izateko azterketa egin behar dela eta baimena atera.

3- Nahikoa ibilbide zailak dira, ez baitira denak iristen helmugara.

4-Giro ezin hobea eta solidarioa da parapentearen ingurukoa. Normalean, beti dago norbait zurekin joateko.

jueves, 23 de octubre de 2008

SUBPRIME HIPOTEKAK

Gaia

Subprime hipoteken ondorioak.


Laburpena

Subprime hipotekak Estatu Batuetan hasi ziren ematen ordaintzeko zailtasunak zituzten pertsonei, etxeen balorea asko igotzen ari zelako eta Estatu Batuetako ekonomia sendo zegoelako. Baina jendea ezin izan du diru hori itzuli eta bankuak diru gabe geratu dira. Horren ondorioz, merkatuan dirua falta da eta sistema finantzarioak krak egiteko arriskuan dago.

lunes, 20 de octubre de 2008

ARGUDIO TESTUA

Orain dela hogei urte gazte gehienek laster alde egiten zuten gurasoen etxetik. Gaur egun, berriz, hogeitamar urterekin edo gehiegorekin gazteak oraindik bere gurasoekin bizi dira.

Gai hau aztertzerakoan alde onak eta alde txarrak aurkitu ahal ditugu.

Izan ere, gurasoen etxean bizitzean ez duzu lan askorik egin behar. Gehienetan gurasoek janaria egiten dute eta etxera ailegatzean dena prest daukazu. Gainera ia etxeko lan guztiak beraiek egiten dituzte eta ez duzu denbora askorik eman behar etxea txukuntzen. Ez hori bakarrik, behar duzun bakoitzean gurasoek dirua ematen dizute, eguneroko beharrak betetzeko edo edozein nahiera asetzeko.

Bestalde, batzuen iritziz, gurasoen etxean bizitzeak bere alde txarrak ditu. Diotenez oso askatasun gutxi daukazu, beti daude kontrolatzen zein ordutan etortzen zaren eta horrek eztabaida ugari sortzen ditu. Era berean gurasoen etxean bizitzean muga batzuk jartzen dira eta ezin duzu nahi duzuna egin etxean. Adibidez, batzutan ezin duzu etxera zenbait lagun eraman.

Aurreko guztia laburbilduz gurasoekin bizitzeak bere alde onak eta txarrak dituela ikusi dugu. Dudarik gabe, gurasoen etxean oso eroso bizi arren nire ustez oso garrantzitsua da askatasuna edukitzea. Argi dago nahiz eta independizatzea gogorra izan heldua eta arduratsua izaten laguntzen dizu.

domingo, 5 de octubre de 2008

LAGUN ARTEKO GUTUNA



Murtzian, 2008ko Urriaren 5ean

Kaixo Maria!

Esan nizun bezala eskutitz hau bidaltzen dizut nola pasatzen ari naizen nire oporretan kontatzeko.
Hemendik bi astera Bilbon egongo naiz zurekin. Gogo handiak dauzkat gure lagunak ikusteko, baina oso ondo pasatzen ari naiz hemen.
Lagun asko egin nituen oso azkar! Nire auzoan bizi dira gehienak eta egunero joaten naiz haiekin.
Goizero hondartzara joaten gara bainu bat hartzera. Han egoten gara bazkalordurarte, mutilak futbolean jolasten esta neskak kartetan.
Astean birritan igerilekura joaten dira nire lagunak egun osoa pasatzera. Niri ez zait batere gustatzen igerilekua eta astean behin bakarrik joaten naiz.
Eta gauero diskoteketara joaten gara atsegin dugun musika entzuteko eta dantzatzeko, eta noski apur bat edateko!
Primeran pasatzen dut Murtziako koadrilakoekin hemen!
Egunero joaten naizen hondartzeko argazki polit bat bidaltzen dizut!
Zure erantzunaren zain geratzen naiz.


Joana

domingo, 21 de septiembre de 2008

MARIA

Laburpena

Mariak ume bat zenean ezertarako ez zuela balio pentsatzen zuen, baina jendeak ez zuen horrela pentsatzen, denak joaten ziren Mariarengana laguntza eskatzera.
Hogeitamar urte bete zituenean lagun bati esker gizarte zerbitzuetan lan egiten hasi zen. Baina zoritxarrez bere soldata ez zen langile publiko batena, gizarte zerbitzari batena baizik.
Gaia
Gizarte zerbitzuetan dagoen egoera txarra.
Moldatu esaldiak
A) Ez zuela ezertarako balio pentsatzen zuen.
B) Zerbitzu publikoa izan arren tokatzen zaion erakunde publikoak hirugarren bati erosten dio.
C) Batek esan zion gehiegi edaten zuela haien aitak eta laguntzeko.
D) Izena ezkutatu dut, baina ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku txarrean geratzen dena.

Kaixo!!!!!

Joana naiz. Bilbon bizi naiz , eta blog hau sortu dut nire euskerako lanak egiteko.