jueves, 19 de febrero de 2009
EUTANASIA
Horrelako egoeran egongo banu, zunda bidezko elikadura eta hidratazioa kentzea nahiko nuke. Oso tristea da, baina hamazazpi urte pasa eta gero ez dago aukerarik esnatu ahal izateko eta nire familia eta lagunak ez sufritzeko hoberena zunda kentzea da.
Aurreko guztia laburbilduz, nire ustez, Gobernuak eutanasia legeztatu beharko luke bakoitzak bizitzeko eta hiltzeko eskubidea izateko.
viernes, 13 de febrero de 2009
lunes, 9 de febrero de 2009
Laburpena
Bina funtsio honek kritikak izan ditu pertsonak kontrolatzeko bide arriskutsua delako, gainera eskutatzen baduzu non zauden besteak jakingo du.
Funtsio hau sakelako berri gehienetan jar daiteke eta ordenagailuetan ipintzeko lanean ari dira Googlekoak.
martes, 13 de enero de 2009
FAMILIA TXIRO BATI LOTERIA TOKATU ZAIO
jueves, 8 de enero de 2009
NORAINO/NORENGANAINO (MUGA-ADLATIBOA)
Kasu marka: -raino
Mugagabea:-(e)taraino
Singularra: -(e)raino
Plurala: -etaraino
Erabilera:
1. Normalean, kasu hau lekua adierazteko erabiltzen da. Bestalde, helmuga edo amaiera adierazten du, baina NORA kasuak baino markatuagoa. Adibidez:
SukaldeRAINO sartu da. (sukaldea azken muga dela azpimarratu nahi du)
SukaldeRA sartu da. (sukaldea da azken muga)
2. Intentsitatea adierazteko erabiltzen da. Adibidez:
Ez dakigu zenbateRAINOko indarra daukan!
- Zenbaitetan NORAINO eta NOIZ ARTE nahastu ohi dira. Baina NORAINO kasua lekua adierazten du eta NOIZ ARTE denbora.
MUGATUA | MUGAGABEA | |
SINGULARRA | PLURALA | |
-(e)RAINO | -ETARAINO | -(e)TARAINO -(e)RAINO |
MutilERAINO SemeRAINO NeskaRAINO | MutilETARAINO SemeETARAINO NeskETARAINO | MutilETARAINO SemeTARAINO NeskETARAINO |
GALDETZAILEAK | ERAKUSLEAK | LEKU-ADITZONDOAK |
Noraino Zertaraino Zeinetaraino Zeintzuetaraino Zenbate(ta)raino | Honetaraino Horretaraino Hartaraino Hauetaraino Horietaraino Hietaraino | Honaino Horraino Haraino |
Norenganaino
Kasu marka: -ganaino
Mugagabea: -(r)renganaino
Singularra: -a(ren)ganaino
Plurala: -enganaino
Erabilera:
1. NORAINO kasuaren baliokidea da, baina hau bizidunekin erabiltzen da. Adibidez:
NORENGANAINO joan da? AmaRENGANAINO heldu da.
- Batzutan, singularrean, izenordainetan eta izen berezietan NOREN kasu-marka ezabatu egiten da. Adibidez:
ZuREGANAINO - ZuGANAINO
MUGATUA | MUGAGABEA | |
SINGULARRA | PLURALA | |
-A(REN)GANAINO | -ENGANAINO | -(r)ENGANAINO |
MutilA(REN)GANAINO SemeA(REN)GANAINO NeskA(REN)GANAINO | MutilENGANAINO SemeENGANAINO NeskENGANAINO | MutilENGANAINO SemeRENGANAINO NeskaRENGANAINO |
GALDETZAILEAK | ERAKUSLEAK | PERTSONA-IZENORDAINA |
No(ren)ganaino Nortzu(en)ganaino Zeinenganaino Zeintzuenganaino Zenbatenganaino | Honenganaino Horrenganaino Harenganaino Hauenganaino Horienganaino Haienganaino | Ni(re)ganaino Hi(re)ganaino Harenganaino Gu(re)ganaino Zu(re)ganaino Zuenganaino Haienganaino |
domingo, 28 de diciembre de 2008
BEHARREZKO DEN OHITURA
1- Gure eguneroko bizitzako estutasunei oreka osasuntsu bat ematen duelako.
2- Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude: muskular progresiboa, pasiboa, bistaratzea... Eta psikologiatik kanpo: yoga, taichi...
3- Testuan aipatzen direnetatik 2º teknika oso interesgarria iruditu zait.
4- Irmotasuna da tenkika baino garrantzitsuagoa.
Gaia eta laburpena
Gaia: Erlaxazio teknikak.
Laburpena: Gaur egun, erlaxazioa oso garrantzitsua da. Hori lantzeko teknika ugari garatu dira, adibidez, muskular progresiboa edo yoga. Baina teknika baino garrantzitsuagoa den zerbait dago: irmotasuna. Erlaxazio teknikak oso errazak dira: lehenengoan, begiak izten dira, airea suabe-suabe hartzen da eta ahotik poliki botatzen da. Bigarrenean, begiak izten dira eta imajinazioa erabiltzen da. Erlazazioa asko laguntzen du antsietate kasuetan eta fobiak lantzeko.
Moldatu esaldiak
1- Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude, esate baterako, pasiboa, muskular progresiboa, bistaratzea edo yoga.
2- Erlaxazioak asko laguntzen du antsietate kasuetan, beraz, asko erabiltzen da fobiak edo beldurrak lantzeko.
3- Estresak gaixotu egiten gaitu, erlaxazioak,ordea, sendatu.
4- Non-nahi praktikatu dezakegu erlaxazioa,jakina, horretarako erlaxazio teknikak ezagutu behar dira.
Idazlana
Gaur egun, jende asko mendi artean dauden herri txikietara joaten da erlaxatzeko. Herri lasai horietan ez dago ia jenderik eta oso erraza da erlaxatzea.
Ni Nafarroako herri txiki batera joaten naiz uztailetan. Herri hori oso leku aproposa da erlaxazio teknikak egiteko. Han egoten naizen bakoitzean asko gustatzen zait egunero erlaxazio teknika zoragarri bat egitea. Oso teknika sinplea da: lehenik aulki eroso batean esertzen naiz eta begiak izten ditut. Gero, arnasa poliki- poliki eta sakonki hartzen eta botatzen dut. Azkenik, pentsamendu guztiak burutik botatzen ditut eta arazoak ahazten saiatzen naiz. Hori egin eta gero, naturako soinu guztiak argi entzun ahal izaten ditut: txorien kanta, haizeak mugitzen dituen hostoen soinua, hurbil dagoen errekaren ura, edozeian animalien soinua... Teknika hau egiten 20 minutu egoten naiz eta oso erlaxatuta geratzea lortzen dut.
Teknika hau gauez egiten badut begiak irekita uzten ditut izarrak ikusi ahal izateko. Herrian ez dago kutsadurarik Bilbon bezala, eta zerua izarrez beteta egoten da gau guztietan. Gau askotan 15 minutu geratzen naiz ikuspegi polit hori begiratzen.
Oso osasuntsua eta erabilgarria da teknika hau momentu batez arazo guztiak ahazteko eta naturako soinuak entzun ahal izateko.